Coreopsis

Coreopsis

Coreopsis Asteracea familikoa da, Ipar Amerikakoa.
Coreopsis zenbait espeziek pinpilinpausa  mota  batzuk eta  zenbait Sirfido, azken hauek  landare zorri jale sutsuak, erakartzen dituzte
Hareazko lur pobretean ongi egiten dute aurrera
Ontzietan ekoizteko oso landare aproposa
Coreopsis espezie ezagunenak hauek dira:  Coreopsis grandiflora , Coreopsis rosea, Coreopsis verticilata, Coreopsis Híbridos
 

Gehiago irakurri

Gure Salviak

Salvia Esaten dutenez, 1999.urtetik aurrera hasi ziren apain Salvia berriak  sortzen, geroztik asko dira mundo osoko loratokietan ikusi daitezkeenak
Sustrai mintegietan orain dela 6-7 urte hasi ginen ezagutzen. Iturrarango Apain landareen ferian erosi nuen lehenengoa, geroztik  gaur ekoizten ditugunak euki arte joan gara emeki emeki barietateak gehitzen
Hasiera hasieratik ikusi genuen oso landara  interesgarria zela, loraldi luzeak eta ederrak dituelako, bere itxura trinkoagatik, bere usainagatik, oso gogorra delako, lur txiro, karedun eta lehorretan ongi baino hobeto doalako, intsektuak erakartzen dituelako eta ia ia osasun arazoak ematen ez dituelako

Gehiago irakurri

Bestelako jardineritza

loreak

Sustrai mintegietan lorezaintzaz aritzen garenean Gilles Clement , Piet Oudolf, Stuart Smith eta antzekoen   lanak ditugu gure begi barruan  
Lorezainak bere aztarnak ezabatu nahi ditu, Natura eta bere zikloak dira bere eremua

Guk ere loratokiak   beste  begiekin ikusteko, amesteko,  proposatzen dizugu, kolore gehiagorekin, landare anitzagorekin, toke naturala emanez,  inguru  berdean integratzen, usain eta texturekin. Erakartzen duten faunaz ohartzen.

Lorezaintzan ezagutzen dugun globalizazioa

Azken urte hauetan Europako lorezaintzaren landareen kopurua mundo osoko landareekin *gizendu egin da

Honek jolasteko eta sortzeko askoz aukera gehiago ematen digu. Geure landareen zerrenda-katalogoa horren islada besterik ez

*Mexicoko iparraldeko eta USA ko hegoaldeko Salviak. Ipar Americako Coreopsis, Hemerocallis , Echinaceak eta Heucherak. New Zelandako Lomandrak, Carex eta Phormiumak. Asiako Miscanthusak. China eta Mexicoko Agastacheak

Lastodunak eta Bizikorrak

gramineas

Gaur egungo lorezaintzan  lastodunak aipatzen ditugunean, bedar erakargarrietaz ari gara, espontanidade itxura,    natural auzpoa   ematen dute, gainera bolumena eta estruktura  , baita soinu eta mugimendua ere.  Dituzten formek, texturek, tamainek, koloreek eta loraldiek joku asko ematen dute. Gainera, oro har,  oso gogorrak  dira eta  mantenimendu gutxikoak, beraz,   gaurko lorezaintzan biziki egokiak dira. Baso bizitzarako elikadura eta babesa ematen dute

Ontzi txiki edo haundietan  jatortasun eta fantasia apur bate maten dute geure terraza eta balkoietan. Zaintzeko errezak, azkar egiten dira eta ez ohi dira inoiz gaizotzen  

Bizikorrak edo betiberdeak  egurrik egiten ez duten landarak dira, asko neguan desagertu  eta udaberrian datoz berriro. Baritate asko dago, gure kalegorrirako egokiak, loraldi luze eta ederretakoak. Gainera hezurrikgabeak erakartzen dituzte gure loretokietara, osasuna eta edertasuna emanez.

Nola lan egiten dugu Sustrai mintegietan

Sustrai mintegietan  ama landaren baratzak ditugu, beraz katalogoaren edozein landara ia edozein momentutan biderkatu ahal dugu. Mintegi hauetan landara oro geuk  eskejatze eta biderkatze mahietan biderkatzen dugu

Denon jardineritzari dagokiona, udalak eta gainerako instituzioak direla ta, aurretik lan egin nahiko genuke, landara enkarguz eginez,  modu honetan   precio hobeak eskeini ahalko genituzke

Zu hemen zaude: Sarrera

Galderak?

Telefonoa:

649 83 01 38

Posta elektronikoa: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Ekitaldiak

Sare sozialak

Gure denda

tienda