Nortzuk gara

tienda online

Sustrai Mintegiak lorategietarako landare apaingarrien mintegi bat da, eta hiru atal nagusi dauzka: bizikorrak, gramineoak eta zuhaixkak.

Lorategiak diseinatu eta egiteko 250 landare-barietatetik gorako zerrenda daukagu.

Gure lorategietan urtaroen joan-etorria nabaria da:  kolorean, ehunduran eta mugimenduan aberatsak dira.

Labore guztiak bertan egiten ditugu, ugalketatik hasi saltzeko prest dagoen arte.

Bi formatu lantzen ditugu: hamabost gelaxkako erretilu bat, bakoitza 8 zm3 gaitasunarekin, eta 2 edo 3 litroko loreontzia.

Ez dugu belar-pozoirik erabiltzen; euli zurien edo zorrien kasuetan tratamendu zehatzak egiten ditugu.

Apirilaren azken asteburuan urtero antolatzen den Aia-Iturrarango landare-bildumaren Azokan (Gipuzkoan) parte hartzen dugu

Zu hemen zaude: Sarrera

Galderak?

Telefonoa:

649 83 01 38

Posta elektronikoa: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Ekitaldiak

Sare sozialak

Gure denda

tienda